XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñok onezkero musurik emon gura ez dautsenean,
edo, bakarrik diruagaitik emon gura dautsenean
eta euren edertasuna kendu
zuzena da txarra luzaro entzun be ez egiterik
androk aztuak izan arte
.

Baiña nik atsegin jatan kantu bat dot gogoan
eta zuok androk baliteke ez aztu izatea:
Lili apurtu gaixoa, lora zimeldu gaixoa, diño nire kantuak.
Andra gaixook, larrosa espetxeratuak zaree zuok:
berba egikeran maldeziñoak botaten dozuez, eta botatean
Jaungoikoa ta infernua dagoz batera ugertuta abots gorri baten,
biotz uts txiki batetik autsa baizen gozo datorren abotsean.
Ez dago, olan dala, umerik biotz uts orretan?
.

Andra gaixook, iñoz abestuko ba'zendue
doiñu illun eta tristea litzake, larregi jakinez
gantzuketaren gantzuketa jaboitsuak
ez zaituela barriro lirain biurtuko eta ez errubako
azkenerarte, aztuak izan arte.
Errua aztuten ez dan espetxe bat dago
.

Orma zaar orreetako egun ta urte askok, desinfektante usaiñez
gura barik zuen pekatua ilteko alegiñean,
ezin zagikeeze errubako egin barriro:
orregaitik, kantu triste onegaz nator,
maite zaituet, autsez beterik eta samintsu,
maite zaituet, zoritxarrekook
.

Zapo-lora espetxeratuak zaree zuok, basalora txikiak,
niretzat zuen abotsa ez da illuna
eta Jaungoikoa ez dago infernuagaz batera ugertuta.
Esaidazue, maiteok, egon daiteke Jaungoikoa infernuan?.
Zuek maldeziñoak bota arren, Ak zuen abots legorra gurin biurtzen dau
(poliziarentzat oindiño illuna izan arren)
Jaungoikoa zuen biotzeko atxillo egiten da, barre egin gura barre egin gura dautse epailleai,
barre egin gura dautso espetxeari,
Berak idatzi erazten daust kantu au
.

Gorde nagizue zeuon boltsan, ba'leukazue.
Gorde zeuon biotzean, boltzarik ez ba'leukazue.
Ez dago eskubiderik zuen atsekabea betirako jakin barik geratzeko.
Orregaitik natorkizue berba oneekaz:.
Andra gaixook, ez itxaropenik galdu-
Jaungoikoa etorriko jatzue leiora larratxoriekaz eta larrosa zuri bat lez artuko zaitue urtero
.